Chicagoko Soziologia Eskola

Chicagoko Soziologia Eskola Chicagoko Unibertsitateko soziologia departamenduan, XX. mendearen hasieran, nagusitu zen pentsamendu soziologikoaren korronte bat da. Departamentu hori Albion Small-ek 1892an sortu zuen eta munduan lehena izan zen[1].

"Eskola Ekologikoa" bezala ere ezaguna, 20. eta 30. hamarkadan hiri soziologiaren hasierako lanak burutu eta haren teoria gorpuztu zuen. Inguru urbanoa eta landa-ikerketa etnografikoak modelo bakar batean batu zituzten.

  1. Ritzer, G.: Teoría sociológica contemporánea. McGraw-Hill. Madril. 1993. 61. or.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search